Betidanik izan da sukaldea etxearen muina, bihotza. Hantxe prestatzen dira otorduak eta bertan elkartzen da, maiz, familia otordu garaian. Etxeko familiakide guztiek erabiltzen eta partekatzen duten espazioa da sukaldea.
Horregatik, lehentasunezko helburua da guretzat sukaldea espazio atsegina eta erosoa izatea, orekatua eta funtzionala.
Nahitaezkoa da bezero bakoitzaren ohiturak eta beharrak ondo ezagutzea, haiei erantzun egokia eman ahal izateko.
Teknologia berriei esker, sukaldea irudikatu ahal izango dugu 3Dimentsiotan eta bezeroak egin nahi lituzkeen aldaketak momentuan bertan egin, berak ikusi ahal izan ditzan.