Detaileetan
dago koxka

Teknologia eta materialak

Amplia gama de
acabados

Akabatu aukera zabala eskaintzen dizu Iparra Sukaldeak S.L.-k.

Bai altzarietarako eta baita gainetarako ere; estilo tradizionalean, edota joera berriagoetara joz.

Gaur egungo fabrikazio prozesuei esker, kolore, testura eta material askorekin jokatzeko aukera daukagu.

Akabatuak

ATEAK

  • Laminatuak: Ate aglomeratuak dira eta gainean melaminazko apaingarria daramate. Azalera lisoa dute, pororik gabea, eta iraupen luzekoak dira.
  • Estratifikatuak: Ate aglomeratuak dira eta gainean paper inpregnatuzko geruzez osatutako xafla apaingarri bat daramate. Hezetasunari oso ondo aurre egiten dion materiala da, eta nekez hautsi eta urratzen da.
  • Fenix Estratifikatua: FENIX NTM material nanoteknologikoa da, oso matea, barruak diseinatzeko erabiltzen dena. Puntako prestazio teknologikoak eta soluzio estetikoak uztartzen ditu. Erresistentzia handikoak dira eta nekez urratu edota erretzen dira, eta ongi aurre egiten die etxean erabiltzen diren azido eta gainerako erreaktiboei.
  • Lakatuak: MDF egurra kolorezko laka batekin. Geruza bat baino gehiago ezartzen zaizkio bata bestearen gainean, sukalderako behar duen gogortasuna lortu arte. Ate bakoitza banaka hartuta egiten den prozesua da, eta horri esker, ertzen inguruan ez dago juntarik. Horixe da gainerako laminatuetatik bereizten duena.
  • Egurrezkoak: Izaki bizia da egurra eta, ondorioz, aldaketak izan ditzake. Material noblea da oso, eta sukaldeari dotorezia eta berotasuna ematen dizkio. Egur eta akabatu ugari dugu, betiko bernizatutik hasi eta tinte askoz modernoagoetaraino. Gustu guztietarako aukerak ditugu.

GAINEKOAK

Para disponer de un espacio adecuado de trabajo lo primero será asegurarnos de disponer de una buena superficie plana y regular sobre la que trabajar. En Iparra Sukaldeak, S.L. le ofrecemos una extensa gama de materiales que se ajustarán a sus exigencias prácticas y estéticas.

  • AGLOMERATUA

Egurrezko aglomeratua, gaineko geruza estratifikatua.
Ekonomikoa
Sendoa
Akabatuak: egurra, harria, kolore brillodunak, mateak, etab.

 

  • GRANITO

Harri naturala, harrobitik zuzenean ekarria
Iraunkorra
Azalera heterogeneoa
Pieza bakoitza desberdina da eta %100 naturala
Erresistentzia handia urari eta beroar

 

Kuartzo naturaleko aglomeratua
Oso garbia
Modelo, kolore eta akabatu ugari
Erresistentzia handia orbainei, kolpeei, azidoari edota urradurei

 

Beira, portzelana eta kuartzoko gainekoak fabrikatzeko erabiltzen dren lehengaien nahasketa sofistikatua
Nekez urratzen da
Suari eta beroari ondo eusten die, baita izpi ultramore eta orbainei ere

 

Harri sinterizatua
Tenperatura altuei ondo eusten die
Izpi ultramoreekiko erresistentea
Nekez urratzen da
Garbitu erraza
Okerdurekiko erresistentea
Garbia
Urari eusten dio
Birziklagarria %100

Azalera solidoen familiakoa
Osagaiak: aluminio-hidrogenoa 2/3; akriliko erretxina eta pigmentu naturalak 1/3. Zatiak erantsi daitezke juntak ikusezinak direla, eta termo-konformatu sistema sinple batekin okerdurak fabrikatu daitezke diseinatzaileei sormenerako aukera handiak emanez.
Urari ondo eusten dio
Oso garbia da
Koloreak irauten du
Berritzeko aukera ematen du


BURDINERIA

Iparra sukaldeak, S.L.-k arreta berezia jartzen du burdinerian. Azken batean horiek dira gure bezeroentzat sortzen ditugun moduluen funtzionamendua artikulatzen duten piezak.

Era askotako soluzioak ditugu, eta proiektu bakoitzerako egokienak direnak erabiltzen ditugu.

  • Erabat ateratzen diren tiraderak, toki askokoak.
  • Tiraderetan espazioak antolatzeko bereizgailuak, dena txukun edukitzeko.
  • Platera antolatzaileak. Bereziki pentsatuak bigarren bajillak gordetzeko edota beheko aldeko moduluak soilik behar dituzten proiektuetarako.
  • Atera etekina harraskaren azpiko aldeari. Garbiketarako produktuak gordetzeko espazio ezin hobea da.
  • Kolpeetarako euskarriak dituzten tiraderak
  • Zokaloak hezetasunetik babestekoak: Sukaldean likido asko isurtzen da lurrera, eta egurrak urhanditu egiten dira.
  • Botilak eta ogia gordetzeko tiraderak, ateratzen direnak. Sukalde txikietarako nagusiki.
  • Sukaldeetarako saskiak eta txokoetarako altzariak. Era honetako burdineriak aukera ematen du altzariaren parte bat kanpo aldera ateratzeko.
  • Ateratzeko moduko zutabeak, sakonera luzeko espazio bertikalak aprobetxatzeko.

        

HELDULEKUAK

Era guztietako armairuetarako mota guztietako heldulekuak. Katalogo oso zabala dugu (kromatuak, herdoilgaitzak, etab.)


      


Helduleku integratuak: Diseinu garbiagoa. Sukaldeari giro minimalista ematen diote eta garbitzen errazak dira.

       

Akabatuak

© Copyright - Iparra Sukaldeak