Iparra Sukaldeak, S.L. enpresan 1983tik ari gara espazioak eta lan-tresnak sortzen eta hobetzen, altzariak produzitu eta gordetzeko.
Gure helburu nagusiena zera da, sukaldea, logela edota bainugela jantzi nahi dituen bezeroari ahalik eta erantzun egokiena ematea, betiere kalitatea eta zerbitzua zainduz.
Berrikuntza lanaren prozesua bere osotasunean kontrolatzen dugu: bezeroarekin harremanetan jarri, datuak eta beharrak bildu, proiektua egin, altzariak produzitu eta, azkenik, bere lekuan jarri, muntatu. Osotasun horrek aukera ematen digu zerbitzu integrala eskaintzeko, edertasuna, funtzionaltasuna eta ergonomia uztartzen dituen zerbitzua.